Aurkezpena

Alegiazko bisitaldia | Errezetak

 


Patxi Asuaren ekimenari esker sortua, Andra Mari jatetxea familia oso baten ilusioaren fruitu da; euskal sukaldaritzaren klasikoa. Galdakaoko (Bizkaia) baserri eder honek auzoan duen XIII. mendeko Andra Mari elizari zor dio izena. Kokalekua aparta da, eta ezinobea bertatik mirets daitekeen ikuspegia: Ibaizabal ibaiaren bailarara begira, Dima, Oiz eta Gorbeia mendiek eskaintzen diguten panoramika atsegin da ikusmenarentzat. .

 

 

Asuatarrek -Patxi, Dominga eta Juan Cruz- 1964ko maiatzean zabaldu zituzten Andra Mari jatetxearen ateak. Egia esan, jatetxeari leku egin aurretik, baserriaren azpialdean zabaldutako "trabena" ere ondo leku ezaguna zuen Galdakaoko jendeak. Horrela sortu zen Andra Mari eta horrela abiatu zen euskal gastronomiaren erakusgarri gorenetakoa izatera eraman duen bidetik.


Gaur egun Roberto Asua -Patxiren semea- dugu Andra Mariren eguneroko jardunaz arduratzen dena. Beraren gidaritzapean, errezeta ezin goxoagoak dira eskura jartzen zaizkigunak. Tradizioa eta berrikuntza uztartuz, betiko euskal sukaldaritza gozoa da Andra Marin aurkitzen duguna, baina inoiz lehenago ez bezala aurkeztu eta prestatuta.

 
 

   Azala

   Aurkezpena

   Baserria

   Alegiazko
   bisitaldia

   Kokalekua

   Sukaldaritza

   Errezetak

   Erreserbak

   E-mail

 
 
 

 

Azala | Aurkezpena | Baserria | Kokalekua |  Sukaldaritza | Erreserbak | E-mail

 

 

Barrio Elexalde, 22 48960   GALDAKAO - Bizkaia   -   Tel.:   94 456 00 05  -   Fax:   94  456 27 31